Konplexu immuneek gaitz batzuk eragin ditzakete, glomerulonefritis, kasu
Konplexu immuneak edo immunokonplexuakantigeno batez eta bere antigorputz espezifiko batez osatutako egitura molekularrak dira.
Jakina denez, antigorputz batek bere sintesia eragin duen antigeno batekiko afinitate handia dauka. Antigeno-antigorputz lotura kimikoa da, eta konplexua lotuta mantentzen da hidrogeno zubien bidez eta Van der Waalsen indarren bidez, bereziki. Antigenoa eta antigorputza azken honen balentziaren arabera konbinatzen dira, proportzio aldakorretan. Antigorputzarekin lotzen den antigenoaren zatiari epitopo deritzo.
Antigeno eta antigorputzaren arteko (Ag-Ac) erreakzioak ezaugarri hauek ditu:
konplexuaren lotura tinkoa da, baina itzulgarria: Ag + Ac Ag.Ac
oso espezifikoa da: antigorputz bat bere sintesia eragin duen antigeno espezifiko bati lotuko zaio
sortutako konplexuaren egonkortasuna hainbat alderdiren menpe dago: antigeno eta antigorputzaren kontzentrazioak, pH, tenperatura....
Antigeno batekin lotzean eta konplexu immuneak sortzean antigenoa blokeatu, itxuraldatu edo inaktibatu egiten da, eta bere jarduera biologikoa nabarmen murriztu edo baliogabetu egiten da [1]
Antigorputza antigenoari lotu ondoren, sortutako konplexu immuneak immunitate-sistemaren erantzuna aktibatzen du: konplementua erakartzen du, eta opsonizazioa eta fagozitosia sustatu. Mekanismo hauen bidez antigeno arrotzak deusestatzen dira.
Ag-Ac immunokonplexuak bi fenomeno mota eragin ditzakete:
prezipitazioa: antigenoa molekula disolbagarria denean. Antigorputzak antigenoa neutralizatzen du, eta sortutako konplexu immuneak prezipitatu egiten du (antigeno eta antigorputzen proportzioak optimoak direnean soilik gertatzen da prezipitzaio egokia). Prezipitatze-erreakzioak oso erabilgarriak dire proba serologikoetan.
aglutinazioa: antigenoa zelula edo birus, bakterio edo partikula baten gainazalean dagoenean gertatzen da aglutinazioa. Antigorputzek partikula horiek neutralizatzen dituzte eta beren pilaketa eragin, pikorrak agertuz (aglutinazioa). Modu horretan fagozitoen lana errazten da (fagozitoek konplexu horiek fagozitatu egiten baitituzte)